2011/01/08

Lerro bakarra

Lerroaren jarraikortasuna dun gakoa: aurrera zarraion, aurrea zer den ez jakin arren.

Segizioa ziurtatzen duen metodo bat behar dun. Ez zagon inolako eskema egituratzailerik, baizik eta esaldiz esaldiko ibilbide hutsa. Lerro berean jarraitzen din denak. Lerro bakarrean dena: horregatik dun idaztea margotzea baino zailagoa. Dimentsio bakarra, biren aurrean.